Foruko erromatar herrixka
Foruko erromatar herrixka | |
---|---|
Erromatar herrixkaren hondakinak | |
Datuak | |
Koordenatuak | 43°19′52″N 2°40′30″W / 43.331°N 2.675°W |
Historia | |
Uztea | IV. mendea |
Kultura | Erromatar |
Metropolia(k) | Antzinako Erroma |
Foruko erromatar herrixka Busturialdeko Forua udalerrian dagoen arkeologia-gunea da. Batez ere erromatar garaiko eraikinen hondakinak ditu, I. mende eta IV. mende artekoak. Herrixkak maldan zulatutako egitura-multzoak ditu, mendi-hegalaren hegoaldean pilatuta.
2003ko uztailaren 1an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zituen, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harearrizko harri-hormaz edo harlanduxkaz eginda daude, antza denez, Baldatikatik gertu dagoen eremutik ateratakoez. Harrien arteko elkarketa buztinezkoa da. Zoruak lurrezkoak dira, dela zapaldutakoa, dela egositakoa. Lateres edo harlauzaz egindako zoladurak ere badaude. Estaldurak mota askotakoak dira, batzuk tegulae eta imbrices erabiliz egin dira, baina badaude lauzazko estalkiak, bai eta zurezkoak ere.
Egituren zati handi batek eraikin ofizialaren itxura gehiago dute etxebizitzarena baino. Muinoaren hegoaldean dagoen harresi zatia ere nabarmentzeko modukoa da, nukleoaren defentsa izan zitekeenaren zatia izan daitekeena. Metro bateko lodiera duen murrua da, eta metro bateko sakonerako zulo bat du kanpoaldean.
Nabarmentzekoa da, baita ere, aurkitutako egituren barruan, ia modu sistematikoan, burdina lantzeko labeak aurkitu direla. Horrek nolabait pribatua ez zen leku bat dela pentsatzeko bide ematen digu.
Aurkitu diren egituren erakusgarri, baliagarri izan da aztarnategian estratigrafikoki hobekien dokumentatuta dagoena. Eliza N-634 errepidearekin lotzen duen errepideak mozten du hegoaldeko hegalean. Flaviar garaian, buztinaz trabatutako lauzen bidez eraiki zen, baina ertzetan harlanduak ditu, eta horrek egiturari ematen dion sendotasunak solairu bakar bateko eraikin bati legokiokeena baino garaiagoa izan zitekeela adieraz dezake. Lau barruti eta patio bat dira, eta barruti horietako batzuek hormara itsatsitako sutondoak eta zapaldutako lurrezko edo hareharrizko lauzazko lurzoruak dituzte. Barrutiek erregulartasun nabarmena dute: bakoitzak 25 m²-ko azalera du. Kanpoaldean, murruen inguruan, lubaki bat dago, agian, funtzio bikoitza zuena: drainatzea eta babesa ematea. Oro har, eraikin horrek, bere egituragatik eta kokapenagatik, egonlekuaren defentsaren ondoan eta ibaia menderatuz, nolabaiteko izaera militarra islatzen du, edo, behinik behin, izaera ofiziala, nahiz eta hautemate hori, oraindik orain, hipotesi bat baino ez den.
K. o. II. mendean eraikin bat atxiki zitzaion eta eremu horretako zuloa deuseztatu zen. Eraikin horrek bi labe metalurgiko zituen. Ondoren, III. mendearen amaieran eta IV. mendearen hasieran, espazioa berriz moldatu zen, eta erabiltzen ez ziren labeen gainean lurzorua zolatu egin zen. Drainatze-sistema erabiltzen jarraitu zen, bere horretan geratu zen zatian, IV. mendearen erdialdea arte.
Aztarnategiarekin lotutako materialari dagokionez, aipatutako datu epigrafikoek I. mendekoak diren elementu aloktonoak direla adierazten dutela dirudi. Lanetan zehar aurkitutako altzariek Galia hegoaldeko TS asko aurkezten dute, baita Errioxako buztinak ere. Horma finetako zeramika ere badago eta zeramika arruntak mundu erromatarraren ezaugarriak ditu.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).